Salmoak 99:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Errege da Jauna: dardara bitez herriak!Hegaldun izakien artean du tronua: ikara bedi lurra!

2. Handia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.

3. Gorets bezate haren izen handi eta ikaragarria! Santua da bera!

4. Errege ahaltsu zara, justiziazale:zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan,zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.

5. Goratu Jauna, gure Jainkoa,ahuspeztu haren oin-aulki aurrean! Santua da bera!

6. Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron,haren izenari dei zegiotenen artean Samuel:dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.

Salmoak 99