Salmoak 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erosta-doinuan. Davidena. Kux benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.

2. Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu!

3. Bestela, lehoiak bezala harrapatueta zati-zati egingo naute,eta ezin izango nau inork libratu.

4. Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,neure eskuz bidegabekeriarik egin badut,

5. lagunari ordain txarra emaneta etsai zuzengabeari barkatu badiot,

Salmoak 7