Salmoak 63:4-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Bizia baino ederrago zure maitasuna!Nire ahoak ospatuko zaitu;

5. bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut,zuri dei eginez altxatuko eskuak.

6. Jakirik gozoenez bezala aseko naiz,eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaituzte.

7. Gauez ohean zuregan dut gogoa,zuri otoitzean igarotzen ditut orduak.

8. Bai, zu izan zaitut laguntzaile;kantuz ariko naiz pozik zure hegalen itzalean.

9. Zuri itsatsia nago oso-osorik,eta zure eskuinak eusten niri.

10. Nire hondamen bila dabiltzanak, ordea,bihoaz lurpe sakonera!

11. Hil bitez ezpataz, bihur azerien janari!

Salmoak 63