Salmoak 59:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Akaba itzazu zeure haserreaz,akabatu, arrastorik ere utzi gabe!Jakin bezate Jainkoa dela nagusiJakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.

15. Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.

16. Janaren bila dabiltza harat-honat;asetzen ez badira, ez dira erretiratzen.

17. Nik, ordea, zure indarra dut kantatuko,goizean zure maitasuna poz-oihuz ospatuko;zu izan zaitut gotorleku, larrialdian ihesleku.

18. Zuri kantatuko dizut, ene indar horri,zu baitzaitut neure gotorlekua, zu neure Jainko leiala!

Salmoak 59