Salmoak 56:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza.

5. Jainkoaren promesaz nago harro, Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur: zer egingo dit gizaki hutsak?

6. Egun osoan sufriarazten didate iraintzaileek,nire kaltea beste asmorik ez dute.

7. Ezkututik daude zelatan,nondik nora nabilen begira,niri bizia kentzeko zain.

8. Gaiztakeria honen zigorrari ihes egingo ote diote?Ene Jainko, eraitsi jende hori zeure haserreaz!

9. Idatz ezazu nire kexua,jaso zeure pergaminoan nire negar-malkoak,zeure liburuan nire nekeak.

Salmoak 56