Salmoak 41:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.

3. Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,ez du utziko etsaien gogara.

4. Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,eta gaixoaldian oneratuko.

5. Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».

Salmoak 41