Salmoak 39:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Unetxo bateko bizia eman didazu;zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7. Ametsetan bezala dabil harat-honat,haizea bezain hutsala haren zalaparta;ondasunak pilatu eta norentzat jakin ezĀ».

8. Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna?Zuregan nire itxaropen bakarra!

9. Libra nazazu neure bekatu guztietatik,ez egin ni eroaren barregarri.

10. Isilik nago, ahorik zabaldu gabe, dena zeuk egina baita.

Salmoak 39