Salmoak 21:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Zure garaipenaz, handia da haren ohorea;aintzaz eta ospez estali duzu.

7. Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu,zeure presentziaz pozarren jartzen.

8. Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.

9. Zeure eskuaz atzemango dituzu etsai guztiak,gorroto zaituztenak.

10. Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.

Salmoak 21