Salmoak 20:7-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Orain bai, badakit:Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari;bere zeru santutik erantzuten dio,bere ahalmen handiaz garaipena ematen.

8. Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin;gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.

9. Haiek okertu, erori egiten dira;guk, berriz, zutik eta sendo irauten.

10. Jauna, emaiozu erregeari garaipena!Erantzun, dei egiten dizugunean!

Salmoak 20