9. Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu,nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,
10. han ere zure ezkerra gainean izango dut,zure eskuinak helduko dit.
11. Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau,egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,
12. ilunpea ere ez da zuretzat ilun,gaua ere eguna bezain argi:ilunpea eta argia zuretzat berdin!
13. Zuk eratu didazu gorputza,zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.
14. Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,zeure egintza miragarrietan nabarmena!Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
15. nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,isilpean eratzen ari nintzela,lurraren barruan ehunduz nindoala.
16. Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,idatziak zeuden denak zure liburuan;eratuak zenituen nire egunak,bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.
17. Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak,bai sakona haien barne-muina!
18. Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin!