Salmoak 132:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Eta esan: «Goazen Jaunaren egoitzara,ahuspez gaitezen haren oin-aulki aurrean!

8. «Jaiki, Jauna, zatoz zeure egonlekura,zatoz zeure kutxa indartsuarekin!

9. Jantz bitez zure apaizak salbamen-indarrez,ekin biezaiote poz-oihuka zure fededunek.

10. David zeure zerbitzariaren maitasunagatik,ez bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea!»

11. Jaunak Davidi zin egin dio,inoiz hautsiko ez duen hitza eman:«Zure odoleko bat ezarriko dut zure tronuan.

12. Zure ondorengoak, nire itunaeta emango dizkiedan legeak gordetzen badituzte,betiko eseriko dira zure tronuan».

Salmoak 132