Salmoak 119:80-86 Elizen Arteko Biblia (EAB)

80. Bego nire gogoa zure arauei erabat emana;ez dut horrela lotsarik izango.

81. Urtzen daukat barrena zure salbazioaren irrikaz,zure hitzaren zain nago;

82. begiak erreak ditut zuk hitzemanaren zain:noiz kontsolatuko nauzu?

83. Larru zahar zimurra bezala nago;ez ditut, ordea, zure arauak ahaztu.

84. Zenbat egunez bizi naiteke oraindik?Noiz zigortuko dituzu nire pertsegitzaileak?

85. Harroputzek zuloak egin dizkidate bidean,zure legea aintzat hartu gabe.

86. Fidagarriak dira zure agindu guztiak;maltzurkeriaz pertsegitzen naute: zatozkit laguntzera!

Salmoak 119