Salmoak 119:111-117 Elizen Arteko Biblia (EAB)

111. Zure xedapenak dira nire ondare betiko,beraiek baitidate barrua pozten.

112. Zure arauak betetzera makurtzen dut gogoa:nire sari dira betiko.

113. Fede gaiztokoak ditut gorroto,eta zure irakaspena maite.

114. Zu zaitut ene gordeleku eta babes,zure hitza ene itxaropen.

115. Alde niregandik, gaizkileok,neure Jainkoaren aginduak gorde ahal ditzadan.

116. Eutsi niri, zeuk hitzeman bezala, eta biziko naiz;ez dakidala neure esperantza huts gerta.

117. Emadazu eskua eta salbatuko naiz,begi aurrean izango ditut beti zure arauak.

Salmoak 119