2. Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia,bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.
3. Ondasunak ugari haren etxean,haren eskuzabaltasunak betiko dirau.
4. Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa.
5. Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,bere arazoak zuzen daramatzana.
6. Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.