Salmoak 103:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. bizia Herio Leizetik ateratzen dit,maitasun eta errukiz inguratzen nau;

5. bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen,beti arranoa bezain gazte gordetzen.

6. Jaunak justizia egiten du,zapalduen eskubideak defendatzen.

7. Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi,bere egintza handiak israeldarrei.

8. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,haserregaitza eta onginahiz betea.

Salmoak 103