1. Hona Beeri-ren seme Oseasi Jaunak zuzendu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege eta Joaxen seme Jeroboam Israelgo errege zirela.
2. Hona nola hasi zen Jauna Oseasen bitartez herriari hitz egiten. Jaunak agindu zion Oseasi: «Ea, hartzazu emagaldu bat emaztetzat eta izan harekin sasiko haurrak, herri hau ere prostituzioan baitabil, niregandik, Jaun honengandik, urruti».
3. Oseasek Diblaim-en alaba Gomer hartu zuen emaztetzat. Gomer-ek haurdun gelditu eta semea eman zion.
4. Orduan, Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Izreel”, zeren, luzatu gabe, Izreelen isuritako odolaren kontuak eskatuko baitizkiot Jehu-ren jatorriari, eta Israelgo errege-jatorria bukaraziko dut.
5. Egun hartan, Israelen guda-indarrak suntsitu egingo ditut Izreelgo haranean».