13. eta haren ahaide familiaburuak: guztira, 242; gainera Amasai Azarelen semea —hau Ahzairena, hau Mexilemotena, hau Imerrena—
14. eta haren ahaideak, denak armagizonak: guztira, 128. Hauen taldeburu Hagedolimen seme Zabdiel zen.
15. Lebitarrak: Xemaias Haxuben semea —hau Azrikamena, hau Haxabiasena, hau Bunirena—;
16. baita Xabtai eta Jozabad, lebitarren buruetarikoak, Jainkoaren etxean kanpoko lanen arduradunak.