Negar Kantak 3:61-66 Elizen Arteko Biblia (EAB)

61. Entzuten dituzu, Jauna, haien irainak,eta nire kontra duten hainbat asmo txar.

62. Nire aurka marmarrean eta azpilanean ari dira etengabe etsaiak.

63. Egiten dutena egiten dutela, begiraiezu:bertso barregarriak jarri dizkidate.

64. Jauna, emaiezu beren egiteengatik merezi duten ordaina.

65. Gogortu haien barrena: madarika itzazu!

66. Jauna, jazar itzazu zeure haserreaz,eta garbitu eguzkiaren azpitik!

Negar Kantak 3