Negar Kantak 3:10-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Zelatan dagoen hartz izan da niretzat,gordeta zain dagoen lehoi.

11. Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua.

12. Uztaia tenkatu eta bere gezien jo-puntu egin nau.

13. Bere geziez barruraino zulatu nau.

14. Jende guztia barrez ari zait, koplak ateratzen dizkidate etengabe.

15. Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz.

16. Hortzak hautsi dizkit harrien kontra, hautsetan zapaldu nau.

17. Urrun da niregandik bakea, ahaztua dut zer den zoriona.

18. Neure artean diot: galdua da nire etorkizuna,Jaunak ematen zidan itxaropena.

19. Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzeaedarimin pozoitsua da niretzat.

20. Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.

Negar Kantak 3