Mateo 24:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. «Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria toki santuan ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—,

16. orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara;

17. etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxeko gauzak hartzera,

18. eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila.

19. Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak!

20. Eskatu Jainkoari, ihes egin beharra neguan edo larunbatez gerta ez dakizuen.

21. Zeren munduaren hasieratik orain arte izan ez den eta izango ez den bezalako larrialdi handia izango baita orduan.

Mateo 24