Mateo 14:26-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.

27. Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

28. Orduan, Pedrok esan zion:—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.

29. Jesusek erantzun:—Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.

30. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.

31. Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?

32. Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen.

33. Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:—Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!

Mateo 14