Markos 7:33-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Jesusek, jendearengandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu.

34. Gero, zerura begiratuz, hasperen egin eta esan zion: «Effata!» (hau da, «Ireki!»).

35. Eta une berean, ireki egin zitzaizkion belarriak, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen.

36. Gertatua inori ez aipatzeko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten.

37. Eta biziki harrituta, honela zioten: «Ongi egin du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragin».

Markos 7