7. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera.
8. Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten.
9. Pilatok erantzun zien:—Nahi al duzue juduen erregea askatzea?
10. Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
11. Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.
12. Berriro mintzatu zitzaien Pilato:—Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?
13. Jendeak, orduan, oihu:—Gurutzera hori!
14. Eta Pilatok:—Zer oker egin du, bada?Haiek, are eta oihu handiagoz:—Gurutzera hori!
15. Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.