33. Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte.
34. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).
35. Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari duk».
36. Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: «Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera».
37. Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
38. Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera.