Malakias 2:16-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.

17. Asper-asper egina daukazue Jauna zeuen hizketaz. «Zertan asperrarazi dugu, bada?», galdetzen duzue hala ere. Hona, gaizki egiten duena Jainkoari begiko eta atsegin zaiola esaten duzuelako, eta Jainkoa zuzena ote den galdezka ari zaretelako.

Malakias 2