1. Hona hemen Jaunak Malakiasen bitartez Israeli zuzendu zion mezua.
2. «Maite zaituztet», dio Jaunak. Baina zuek galdetzen duzue: «Zertan agertzen diguzu, bada, zeure maitasuna?» Eta Jaunak erantzuten: «Ez ote zen Esau Jakoben anaia? Hala ere, Jakob izan nuen maite,
3. eta ez Esau. Horregatik, Esauren ondorengo edomdarren mendialdea lur soil bihurtuko dut, eta haren sailak basamortuko txakalei utziko dizkiet.