Lukas 23:45-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

45. Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen.

46. Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.

47. Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»

48. Ikuskizunera joandako jende guztia, gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira.

49. Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.

50. Orduan, kontseiluko kide bat etorri zen, Jose zeritzana, gizon on eta zintzoa;

51. honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.

Lukas 23