Lukas 23:14-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. honela esan zien: «Gizon hau herria nahaspilatzen ari dela-eta ekarri didazue; baina zuen aurrean galderak egin dizkiot eta ez diot aurkitu zuek egozten diozuen errurik batere;

15. ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.

16. Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (

17. ).

18. Baina denek aho batez oihuka esan zioten:—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!

19. Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.

20. Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien;

21. baina haiek oihuka:—Gurutzera hori! Gurutzera!

22. Hark hirugarren aldiz esan zien:—Zer oker egin du, bada, honek? Nik ez dut hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut.

Lukas 23