Lukas 2:46-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

46. Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzun eta galde;

47. entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik.

48. Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan zion:—Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zein larri genbiltzan aita eta biok zure bila!

Lukas 2