Lukas 18:32-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Izan ere, atzerritarren eskuetara emango dute, eta irain eta iseka egingo diote eta listua botako,

33. eta, zigorkatu ondoren, hil egingo dute; baina hirugarren egunean piztu egingo da».

34. Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien.

35. Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita.

36. Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen.

37. Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten.

38. Orduan, deiadarka hasi zen:—Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!

Lukas 18