Lebitarrena 27:11-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. «Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai ez den abere kutsatua bada, eskaintzaileak apaizari aurkeztuko dio,

12. eta apaizak erabakiko du ordaindu beharrekoa, aberea zer-nolakoa den kontuan harturik. Apaizaren erabakia atzeraezina da.

13. Jabeak aberea berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.

14. «Norbaitek bere etxea sagaratzen badio Jaunari, apaizak erabakiko du etxearengatik ordaindu beharrekoa, zer-nolakoa den kontuan harturik. Apaizaren erabakia atzeraezina da.

15. Etxea sagaratu duenak berreskuratu egin nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du, etxea berriro bereganatzeko.

Lebitarrena 27