22. Mantxa larruazalean zabalduz badoa, kutsatutzat aitortuko du apaizak; legen-kasua da.
23. Baina toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, zaldarraren mantxa da; garbitzat aitortuko du apaizak.
24. «Larruazalean suz eginiko erredura izan eta erretako tokian mantxa zuri-gorrixka edo zuria sortzen bazaio norbaiti,
25. apaizak miatu egingo du; gaineko ilea zuritua badu eta mantxa azalekoa baino sakonagoa bada, erreduran sortu den legena da. Apaizak kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
26. Baina ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.