Lebitarrena 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan israeldarrei: Emakumea, mutikoa izaten badu, zazpi egunez kutsaturik geldituko da, hilerokoa duenean bezala.

3. Zortzigarren egunean mutikoa erdainduko dute;

4. baina amak beste hogeita hamahiru egun itxaron beharko du galdu duen odoletik garbi gelditzeko; ez du ezer santurik ukituko, ezta santutegian sartuko ere, garbikuntza-egunak bete arte.

Lebitarrena 12