Kolosarrei 2:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Harengan errotuak eta oinarrituak, iraun sendo sinesmenean, irakatsi zaizuen bezala, eta eman eskerrak etengabe.

8. Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.

9. Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean;

10. eta zuek ere, munduko aginte eta botereen buru den Kristoren bitartez lortu duzue zeuen betetasuna.

11. Zuek ere erdainduak zaudete, baina ez giza eskuz egindako erdainkuntzaz; Kristok erdaindu zaituzte, zeuen bekatuzko izaeratik askatuz.

Kolosarrei 2