Kohelet 9:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Hauxe duzu,eguzkipean direnen artean txarrena:ororentzat zori berbera.Horregatik,gaiztakeriaz eta zorakeriazbetea dagogizon-emakumeen bihotza,bizi diren bitartean;eta, azkenean, hildakoen artera!

4. Batek, bizirik dagoen bitartean,baduke itxaropen:hobe zakur bizia, lehoi hila baino.

5. Badakite biziek hil beharra dutela;hilek, ordea, ez dakite ezer,ez dute aurrerantzean saririk,galdua da haien oroitzapena.

6. Bukatu ziren jadanik haientzatamodioa, gorrotoa eta grinak.Ez dute aurrerakoan esku-hartzerikmundu honetanegiten diren lanetan.

7. Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia,edan alai zeure ardoa,atsegin baititu jadanik Jainkoakzure egintzak.

8. Eraman beti jantzi zuriak soinean,ez egon zeure burua lurrindu gabe.

Kohelet 9