13. Israeldarrek, indartsuago egin zirenean, esklabo-lanetara behartu zituzten kanaandarrak, baina ezin izan zituzten handik egotzi.
14. Joseren ondorengoek esan zioten Josueri:—Zergatik eman diguzu lurralde-zati bakarra, gu hain herri ugaria izanik? Izan ere, Jaunak bedeinkatu egin gaitu orain arte.
15. Josuek erantzun zien:—Hain herri ugaria bazarete eta Efraimgo mendialdea estuegia iruditzen bazaizue, igo zaitezte oihanera eta soildu periztarren eta refatarren lurraldea.
16. Haiek ihardetsi zioten:—Mendialdea ez dugu aski; gainera, lautadako kanaandarrek burdinazko guda-gurdiak dituzte, baita Bet-Xan eta inguruko herrixketakoek eta Izreel lautadakoek ere.