Josue 13:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Josue zahartua, adinean aurreratua, zegoen. Eta Jaunak esan zion: «Zahartu zara eta adinean aurreratu, eta oso handia da oraindik eskuratzeko gelditzen zaizuen lurraldea.

2. Hona hemen zer gelditzen den: filistearren eta gexurtarren lurralde guztiak

3. (Egiptoko mugan dagoen Xihor errekatik iparralderainoko lurraldea, Ekron mugarainokoa, kanaandarren lurraldetzat jotzen da; hor zuten beren agintea bost hiri filistearretako —Gaza, Axdod, Axkelon, Gat eta Ekron hirietako— buruzagiek; hegoaldean, berriz, abiarrak zeuden);

4. baita kanaandarren lurralde osoa ere, sidondarren Aratik Afekeraino eta amortarren mugetaraino;

5. gainera, giblitarren lurraldea eta Libanoren ekialde osoa, Hermon mendiaren oinetan dagoen Baal-Gadetik Hamateko sarreraraino;

Josue 13