Job 37:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. zeruan zehar bidaltzen du bere tximista,munduaren bazterreraino iristen da.

4. Gero, haren ahotsak orro egiten dutrumoiak ozenki jotzean,eta ez ditu oinaztarriak gehiago lotzentrumoiak jotzen duen bitartean.

5. Jainkoak bere trumoi-ahots miragarriazulertzen ez ditugun gauza harrigarriak egiten ditu.

6. «Elurrari “Jausi lur gainera” agintzen dioneaneta euri-jasa izugarriak bidaltzean,

7. gizakiaren jarduera gerarazten du,berak egindakoaz guztiak ohar daitezen.

8. Piztiak gordelekuetan sartzen diraeta han gelditzen ezkutuan.

9. Haize-erauntsia hegoaldetik irteten daeta hotza ipar-haizetik.

Job 37