Job 22:16-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Garaia baino lehen eraman zituzten,ibaiak ura bezala, haien oinarriak urtuta.

17. Esaten zioten Jainkoari: “Alde guregandik!Zer egin diezaguke Ahaltsuak guri?”

18. Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,baina urruti zegoen harengandik gaiztoen egitasmoa.

19. Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,errugabeek iseka egingo:

20. “Horra gure etsaiak deuseztatuak,suak irentsi ditu horien ondasunak”.

21. «Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;horrela itzuliko zaizu zoriona.

22. Onartu hark emandako irakaspena,eta gorde bihotzean.

23. Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik,itzuli Ahaltsuagana, eta leheneratu egingo zaitu.

24. Bota urrea hautsetara,Ofirko metala errekako uharrien artera.

25. Urrea baino hobea izango zaizu Ahaltsua,zilarra baino baliotsuagoa.

26. Orduan, Ahaltsua izango da zure atsegina,eta konfiantzaz begiratuko diozu.

Job 22