Joan 8:7-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:—Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.

8. Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.

9. Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.

10. Jesusek zutitu eta esan zion:—Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?

11. Hark erantzun:—Inork ere ez, Jauna.Orduan, Jesusek:—Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

12. Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro:—Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.

13. Orduan, fariseuek esan zioten:—Zuk zeure buruaren alde egiten duzu testigantza; beraz, zure testigantzak ez du balio.

14. Jesusek erantzun zien:—Nik testigantza neure buruaren alde egiten badut ere, nire testigantzak balio du, ongi baitakit nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan.

15. Zuek giza erara duzue epaitzen; nik ez dut inor epaitzen.

Joan 8