Joan 4:44-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

44. Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.

45. Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.

46. Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.

Joan 4