Jeremias 9:3-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.

4. Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.

5. Gogorkeria gogorkeriaren gain,faltsukeria faltsukeriaren gain,eta ni ez naute aintzat hartu nahiĀ».

6. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Aztertu egingo ditut eta probatu;esku hartuko dut, bai,neure herriarengaiztakeriaren aurka.

7. Gezi hilgarri dira horien mihiak,faltsukeria darie ahotik.Lagunarentzat bake-hitzak dituzte,baina barrenean zelatakasmatzen ari dira.

Jeremias 9