Jeremias 51:62-64 Elizen Arteko Biblia (EAB)

62. Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.

63. Behin liburua irakurriz gero, ezarriozu harri bat eta bota Eufrates ibaira,

64. esanez: “Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik”».Hemen amaitzen dira Jeremiasen mezuak.

Jeremias 51