44. Jaunak iragarri du:«Zigortu egingo dutBabiloniako Bel jainkoa,ahotik aterako diot irentsi duena.Nazioek ez dute aurrerantzeanharengana joko;Babiloniako harresia bera ereerori egingo da.
45. Irten handik, ene herri;atera onik eta bizirik,Jaunaren haserre-suminetik.
46. «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.
47. «Baina badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialdea lotsaz beteko da,bertako bizilagunen gorpuekestaliko dute.
48. Zeru-lurraketa horietan dagoen guztiagaraipen-oihuka ariko daBabiloniaren aurka,suntsitzaileak iparraldetiketorriko direnean.Hala diot nik, Jaunak.
49. «Mundu guztian erori da jendea,Babiloniak hilik;orain Babilonia eroriko da,berak Israelen hildakoengatik».
50. Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.
51. Honela diozue: «Lotsaturik gaude,horrenbesteko irainarenberri jakitean;lotsaz gorri dugu aurpegia,atzerritarrak Jaunaren santutegiansartu direlako».
52. Baina Jaunak dio:«Badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialde guztian ariko dira intzirikalarriki zaurituak.
53. Babilonia zeruraino igoko balitz ere,bere gotorlekuagoi hartan sendotuko balu ere,bertaraino helduko liratekebidaliko dizkiodan suntsitzaileak.Nik, Jaunak, esana».
54. Babiloniatik deiadarka laguntza eske:izugarrizko hondamena herrialdean!
55. Babilonia suntsitzen ari da Jauna,haren garrasiak isilaraziz;itsaso haserrearen olatu-burrunbadirudite haren oihu larriek.
56. Bai, badator suntsitzaileaBabiloniaren aurka:preso hartzen dituzte gudariak,guda-indarrak porrokatzen.Gaiztakeria zigortzen duenJainkoa da Jauna,nori bere merezia ematen diona.
57. Hau dio Erregeak,izena «Jaun ahalguztidun» duenak:«Mozkortu egingo dituthango agintari eta jakintsuak,gobernari, buruzagi eta gudariak;betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.