Jeremias 4:19-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Hau nahigabea, hau nahigabea!Lehertzeko zorian daukat bihotza!Hau larria neure barruan!Ezin isilik egon,entzuten ari bainaiz turuta-hotsa,guda-irrintzia.

20. Hondamena hondamenaren gain,lurralde osoa erraustua!Berehalako bateannire kanpalekuak birrinduak dira,bat-bateannire kanpadendak suntsituak.

21. Noiz arte ikusi behar ote dutgerrarako bandera jasorik?Noiz arte entzun behar oteturuta-hotsa?

22. Jaunak dio:«Burugabea da nire herria,ez nau aintzat hartzen.Haur zentzugabeak dira,ezer ulertzeko gauza ez.Gaitzerako trebeak,onerako tentelak».

23. Begiratu dut lurrera,eta dena nahasmendu da;begiratu zerura,eta dena iluntasun.

24. Begiratu dut mendietara,eta dardaraz daude;muinoetara, eta denak dantzan.

25. Begiratu, eta gizakirik ez da,hegazti guztiak alde eginak dira.

Jeremias 4