Jeremias 4:18-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Zeure jokabide eta egintza txarrekzori horretara eraman zaituzte.Zeure gaiztakeriaren fruitua duzu,mingotsa benetan,bihotzeraino samintzen zaituena».

19. Hau nahigabea, hau nahigabea!Lehertzeko zorian daukat bihotza!Hau larria neure barruan!Ezin isilik egon,entzuten ari bainaiz turuta-hotsa,guda-irrintzia.

20. Hondamena hondamenaren gain,lurralde osoa erraustua!Berehalako bateannire kanpalekuak birrinduak dira,bat-bateannire kanpadendak suntsituak.

21. Noiz arte ikusi behar ote dutgerrarako bandera jasorik?Noiz arte entzun behar oteturuta-hotsa?

22. Jaunak dio:«Burugabea da nire herria,ez nau aintzat hartzen.Haur zentzugabeak dira,ezer ulertzeko gauza ez.Gaitzerako trebeak,onerako tentelak».

23. Begiratu dut lurrera,eta dena nahasmendu da;begiratu zerura,eta dena iluntasun.

24. Begiratu dut mendietara,eta dardaraz daude;muinoetara, eta denak dantzan.

25. Begiratu, eta gizakirik ez da,hegazti guztiak alde eginak dira.

26. Begiratu, eta baratzea basamortu,hiri guztiak errauts.Jaunak egin du hori,Jaunak, bere haserre-suminaz.

27. Honela dio Jaunak:«Lur guztia erraustua izango da,baina ez erabat deuseztatua.

Jeremias 4