5. Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:
6. Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere.
7. Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.
8. Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.
9. Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.
10. Baina herriko jende xehea, ezeren jabe ez zena, Judako lurraldean utzi zuen, eta mahastiak eta alorrak eman zizkion.
11. Jeremiasi buruz agindu hau eman zion Nabukodonosorrek Nebuzaradan guardiaburuari: