Jeremias 33:25-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Bada, honela diot nik, Jaunak: Ez al nituen nik eguna eta gaua ezarri eta zeru-lurren legeak xedatu?

26. Bada, hori bezain egia da ez ditudala baztertuko Jakoben ondorengoak eta David neure zerbitzaria. Nola ez ditut, bada, horien jatorritik aukeratuko Abraham, Isaak eta Jakoben ondorengoen buruzagiak? Bai, aldatu egingo dut haien zoria, errukitu egin naiz eta».

Jeremias 33