Jeremias 28:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Profetak bakea iragartzen badu, ordea, hitza betetzean bakarrik jakin daiteke egiaz Jaunak bidalia dela.

10. Orduan, Hananiasek, uztarria Jeremiasen lepotik kendurik, apurtu egin zuen,

11. eta jende guztiaren aurrean esan zuen:—Hau dio Jaunak: «Honelaxe apurtuko dut, bi urteren buruan, Babiloniako errege Nabukodonosorren uztarria, eta nazio guztien lepotik kenduko».Orduan, Jeremias bere bidetik joan zen.

12. Hananiasek Jeremiasen lepoko uztarria apurtu eta alditxo batera, honela mintzatu zitzaion Jauna Jeremiasi:

Jeremias 28