17. «Zuk, ordea, irabazteari besterikez diozu begiratzen,errugabea hileta herria zapaldu eta esplotatzearibesterik ez».
18. Horregatik, begira zer dioen Jaunak Josiasen seme Joiakim, Judako erregeaz:«Ez diote hileta joko, esanez:“Hau zoritxarra, anaia!Hau zoritxarra, arreba!”Ez diote hileta joko, esanez:“Ai gure jauna!Ai gure jaun agurgarria!”
19. Astoa bezala lurperatuko dute:arrastaka eramango gorpuaeta Jerusalemgo harresiz kanporabotako».
20. Jerusalem, igo Libano mendiraeta egin deiadar,egin oihu Baxango goi-lautadan,egin irrintzi Abarim mendietan,zure adiskide guztiakbirrindurik daude eta.
21. Onaldian hitz egin nizuneta ez zenuen aditu nahi izan.Gaztetandik jokatu duzu horrela:ez didazu inoiz ere obeditu.
22. Beraz, haizeak eramango dituzure buruzagiak,zure adiskideakerbestera joango dira.Lotsaz gorri eta desohorez beteageldituko zara,zeure gaiztakeria handiarengatik.
23. Lasai zaude orain zeure habian,Libanotik ekarritakozedroz jantzia;baina, nola egingo duzun aiene,emakumea erdiminek bezalaoinazeak hartuko zaituenean!